XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ongi, ongi! Ikusten dudanez, sendagile ez den bat analitikari egin dudala aurpegiratuko didate berriro niri.
Oso zuzen zereganatu duzu guztia!
Hala eta guztiz ere, era guztietako gertakarien berri jasotzen da analisia bideratzerakoan.
Hona adibide bat: gaixoak kontatzen dizkizunetatik berak ahazturik dituen bizipenei eta erreprimiturik dituen irrika-eraginei antzematea lan nekeza gertatuko litzaizuke seguruenik ere.
Hasieran zuretzat ere beretzat bezain zentzu gutxi duen zerbait esaten dizu.
Analizatuak, ohikotasun guztien aurka esaneko izanaz, aurkezten dizun materiala oso modu berezian tratatzeko erabakia hartu beharko duzu.
Landu gabeko meakinetik, prozesamendu berezi batzuen bitartez, baliozko edukia lortu ohi den bezalatsu.
Agian bilatzen ari zaren baliozko eduki gutxi duten tonelada eta tonelada meaki lantzera prestaturik egon beharko duzu.
Horixe litzateke tratamenduaren hedapenerako arrazoi bat.
Zera suposatuz, gaixoaren aitorpenak eta burutapenak bila gabiltzanaren desitxuraketak baino ez direla, zeharresanen antzekoak(...)